Baliabideak

Baliabide pertsonalak

Garbiketa zereginetan eta etxeko laguntzarako arretan esperientzia handiko talde zabala eta profesionala dugu.

Garbiketa zereginetan eta etxeko laguntzarako arretan esperientzia handiko talde zabala eta profesionala dugu.

Gure bezeroei zerbitzu guztien kalitatea bermatzeko, koordinazioa eta lan bakoitzaren segimendua bereziki zaintzen ditugu.

Langileen egonkortasuna eta asebetetzea bereziki zaintzen ditugun kalitate adierazleak dira,

horregatik gure langileei heziketa eta birziklatze profesionalarako posibilitateak eskaintzen dizkiegu bai lanaren alderdi teknikoetan, bai laneko arriskuen prebentzioari dagokionez, eguneratze eta etengabeko hobekuntza bide bezala.

Gure departamentu administratiboak kudeaketa azkarra eta eraginkorra ziurtatzen du zeregin ekonomiko, juridiko eta lan kudeaketa guztietan, enpresaren bazkideetako talde profesionalak eginda.

Baliabide materialak

AERLAN-en edozein garbiketa profesionalen zereginetarako makineriarik berritzaileena eskura jartzen dugu.

AERLAN-en edozein garbiketa profesionalen zereginetarako makineriarik berritzaileena eskura jartzen dugu.Horretarako mota guztietako azalerak eta materialak garbitzeko baliabide tekniko egokiak dauzkagu:

  • Makina birakariak ekortzeko, leuntzeko eta kristalizatzeko
  • Makina hidrogarbitzaileak
  • Hautsa eta ur xurgagailua
  • Lurrun garbitzaileak

Ingurumenarekiko konpromisoa:

Garbiketetan erabilitako produktu guztiak gure profesionalengatik kontu handiz hautatzen dira, emaitzetan eraginkortasun gehiena bermatzeko ingurumenean inpaktu txikiena eraginez. Era berean, gure ekintza guztietan birziklatzeko arauak, hondakinen sorkuntza, banaketa eta bereizitako tratamendua errespetatzeko konpromisua hartu dugu.